Message

Message
  • You must login and be authorized to access this document.

MEDIKAMENDU BERRIEN ANALISI MASIBO ETA AUTOMATIZATUA

BIOBIDE, medikamendu berrien analisi masibo eta automatizatuan espezializatua dagoen enpresa bioteknologiko aintzindaria da. Gure helburua zebra arraia (Danio rerio) eredutzat duen analisi sistema berri bat merkaturatzea da.

Enpresa Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan kokatzen da. Bertan dituen instalazio aurreratuen artean 150.000 zebra arrai heldu inguru mantendu ahal izateko baliabideak ditu.


BIOBIDEko bazkideen artean erakunde publiko zein enpresa pribatuak aurki daitezke:

Honez gain, BIOBIDEk Juan Carlos Izpisúa doktorearen partaidetzarekin kontatzen du, nazioarteko ospedun zientzialaria, zebra arraina eredutzat duen ikerketetan esperientzia handiko zientzilaria eta Biobideko Zientzia Aholkularitzarako Batzordeko Lehendakaria.

 

 

Biotecnologia - Zebra arrai transgeniko eta zebra arrai mutanteak

 

 

ELEMENTU BEREIZGARRIAK: AUTOMATIZAZIOA ETA BIOTEKNOLOGIA

BIOBIDE bi osagai garrantzitsu dauzkan Plataforma Teknologiko baten inguruan egituratuta dago: BIOTEKNOLOGIA eta AUTOMATIZAZIOA. Biek bat egiten dute industriari eta zientzia-elkarteei medikamenduen garapen-prozesuan eredu berritzailea eskainiaz zebra arraina eredutzat duen medikamendu berrien analisi automatizaturako.

Helburu nagusia medikamendu berrien garapenerako beharrezkoak diren kostu eta denbora murriztea da, merkaturatzen diren konposatu kopurua areagotuz eta, era berean, albo-ondorio kaltegarrien eraginez emandako porrotak gutxituz medikamenduen ikerketa eta garapen prozesu guztian zehar.

Valid XHTML 1.0 Transitional