Home

ZEBRA ARRAINA (Danio rerio): BIOBIDEK ERABILITAKO EREDU INNOBATZAILEA

BIOBIDEren zientzia departamentuak GFP-cop proteina fluoreszente orlegia erakusten duten zebra-arrainak lortzeko beharrezkoa den teknologia garatu du. Era honetan fenotipo desberdinez osaturiko zebra arrain multzo bat lortu da, honako aldaera hauekin:

Bihotz berdedun zebra arrain mutante-transgenikoen sorkuntza

  • Bihotzaren garapena eta funtzionamendua ikusteko aldaera transgenikoak
  • Bihotzeko zenbait fenotipo espezifiko lortzeko aldaera mutanteak
  • Zebra arrainaren hezur eta kartilagoen garapena aztertzeko aldaera transgenikoak

 

 

Zebra arraia (Danio rerio) egoera desberdinetan

Zebra arrainaren (Danio rerio) organogenesia

 

 

Analisi masibo eta automatizatuetan (HTS-an)  zebra arrainak erabiltzearen abantailak:

 

  • Ornodunak izan arren, organo eta zelula-mota asko ugaztunen antzekoak izatea.
  • Homologia genetiko handia gizakiekiko: %85ekoa baino handiagoa.
  • Manipulazio erraza: kanpo-ernalkuntza eta enbriogenesiari esker.
  • Emankortasun handia: 100-300 enbrioi jartzen dute bikoteko astean.
  • Begiradaz aztertzeko errazak: enbrioiak  gardenak direlako.
  • Belaunaldi-ziklo laburrak: 2-3 hilabetekoak.
  • Organogenesi azkarra, garapen fase guztietara heldu daitekeena.
  • Animalarioak egokitzeko erraztasunak: arrain helduek 3 cm-ko luzera dute gutxi gorabehera.
  • Analisietarako beharrezkoa den konposatu-kopuru txikia.
  • Konposatuak  zuzenean arraia dagoen uretan jar botatzen da, bertatik absorbatuz.
  • Probetarako denbora laburra behar izatea: 3-5 egun.
  • Eragozpen etiko gutxiago izatea arrainek, beste animalia batzuen aldean.

 

 

 

Valid XHTML 1.0 Transitional