Home

DATU BABESA


BIOBIDEk jakinarazten dizu edozein formulario elektronikoren bitartez eta/edo posta elektronikoaren bidez emandako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditugula Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki.

Erabiltzaileek onartuta dauzkate eskuratze-, zuzentze-, ezeztatze- eta oposatze-eskubideak, eta horiek gauzatu ahalko dituzte. Era berean, datuekin egindako edozein lagapenen berri izateko eskubidea onartuta dute, bai posta elektronikoz ondoko helbidearen bitartez:

This e-mail address is being protected from spambots, you need JavaScript enabled to view it
bai posta arruntez:
Mikeletegi pasealekua, 58. Miramongo Parke Teknologikoa
20009 Donostia

BIOBIDEk datuak erantzukizunez eta konfidentzialtasunez tratatzeko konpromisoa hartzen du, eta bermatzen du erabiltzaileen datuak legearen eskakizunen arabera tratatuko direla eta, esan bezala, enpresak komunikaziorako, informaziorako eta administraziorako baino ez dituela erabiliko.

Bildutako datuak arloaren eta helburuaren arabera egokiak, beharrezkoak eta neurrikoak dira. Edonola ere, datuak egiazkoak izatea erabiltzailearen erantzukizuna izango da, eta BIOBIDEk beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen erabiltzailea erregistratutako zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea, eta ez ditu alboratzen abian jar daitezkeen legezko beste jardunbide batzuk.

 

Pribatutasun-politika

Ohar honen bidez, BIOBIDEk, webgune honen domeinuaren jabe izanik, datu pertsonalak babesteko daukan Politikaren berri eman nahi die bere webgune-sarearen erabiltzaileei, haiek askatasunez eta euren borondatez erabaki dezaten ea BIOBIDEri eman nahi dizkioten eskatzen zaizkien datuak edo webgune-sarearen bidez BIOBIDEk eskainitako zerbitzuren batean harpidetza egin edo alta eman izanagatik lor daitezkeen datuak.

BIOBIDEk legediko edo jurisprudentziako berrikuntzetara nahiz industriaren jarduerara egokitzeko asmoz politika hau aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du. Hala gertatuko balitz, egindako aldaketen berri emango luke BIOBIDEk orri honetan, aurrerapen nahikoz, praktikan jarri baino lehenago.

ildutako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatuko dira eta dagozkien fitxategi automatizatuetan sartuko ditu BIOBIDEk. BIOBIDE izango da bere fitxategiaren titularra eta erantzulea.

Helburu horrekin, BIOBIDEk baliabide tekniko egokiak emango dizkie erabiltzaileei datuak babesteko Politikari buruzko ohar hau edo beste edozein informazio garrantzitsu aurretik eskuratu dezaten eta BIOBIDEk euren datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzeko baimena eman ahal izan dezaten. Aurkakoa adierazten den eremuetan izan ezik, norberaren gogoaren araberakoa da datu pertsonalei buruzko galderei erantzutea, eta ez erantzuteak ez du eragingo zerbitzuen kalitatea edo kopurua murriztea, besterik adierazi ezean.

Datu pertsonalak biltzearen eta tratatzearen helburuak honako hauek dira: BIOBIDErekin egindako kontratu bidezko harremana mantentzea; erabiltzailea harpidetu edo alta eman den zerbitzuak kudeatzea, administratzea, ematea, handitzea edo hobetzea; zerbitzu horiek erabiltzaileen lehentasunetara eta nahietara egokitzea; erabiltzaileek zerbitzuaz egindako erabilpena aztertzea; horiekin lotutako beste zerbitzu batzuk diseinatzea; zerbitzuen eguneraketak bidaltzea; BIOBIDEk edo bere bitartez gaur egun edo etorkizunean emandako zerbitzuei eta produktuei buruzko informazio teknikoa, operatiboa eta komertziala bitarteko arrunten nahiz elektronikoen bidez bidaltzea.

Datu pertsonalak biltzearen eta modu automatizatuan tratatzearen helburua da, halaber, inkesta-formularioak bidaltzea; erabiltzaileak, baina, ez ditu horiek derrigorrez erantzun behar. Legeak datu pertsonalak babesteko eskatzen dituen segurtasun-neurriak hartu ditu BIOBIDEk, eta eskura dituen bitarteko eta neurri guztiak jarri ditu BIOBIDEri emandako datu pertsonalak galdu, txarto erabili edo aldatu ez daitezen eta inork lapurtu edo baimenik gabe erabil ez ditzan. Hori horrela izanda ere, erabiltzaileak argi izan behar du interneten segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

BIOBIDEk ez dizkie emango datu pertsonalak beste batzuei, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko beharrezkoa izan ezean.

Datuak lagatzeko egiten diren hitzarmenak idatziz agertuko dira datuak babesteko Politika honetan bertan. BIOBIDEk cookie-ak eta erabiltzaile-saioak erabiltzen ditu bere webgune-saretik dabilenean. Cookie horiek erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dituzte ematen erabiltzailearen izen-abizenak. Cookie-ei esker posible da BIOBIDEk erregistratutako erabiltzaileak ezagutzea erabiltzaileak lehenengoz erregistratu eta gero, eurentzat baino ez diren eremuetara eta zerbitzuetara sartzeko bisita bakoitzean erregistratu behar izan gabe. Erabilitako cookie-ek ezin dituzte euren disko gogorreko datuak irakurri ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-artxiboak.

Cookie-ak jaso dituela pantailan ohartarazteko eta cookie-ak bere disko gogorrean instalatzea saihesteko moduan konfigura dezake erabiltzaileak bere nabigatzailea. BIOBIDEren webgune-sarea erabiltzeko ez da beharrezkoa erabiltzaileak BIOBIDEk bidalitako cookie-en instalazioa onartzea, baina hala ere, horrek nabigazio txarragoa eragin dezake arrazoi teknikoak direla-eta. Lege-arrazoiak tarteko, BIOBIDEk eskatzen zaion informazio guztia eman ahalko die eta eman beharko die agintari eskudunei Espainiako legeen arabera epailearen agindua jasoz gero; epaile batek erabiltzaileak legez kanpoko jarduerak egin dituen susmo sendoa daukanean baino ez da bideratzen agindu hori.

Susmo hori dela-eta, eta justiziari laguntzeko asmoz, BIOBIDEk, epailearen agindua jaso ondoren (legez beharrezkoa da), honako informazioa bildu eta ondoren agintariei eman diezaieke: erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbidea, konexioaren ordu zehatza, erabiltzaile-izenak eta pasa-hitzak, besteak beste.
Edonola ere, erabiltzaileren batek legez kanpo erabil ditzakeela susmatzen den zerbitzuen IP helbideak eta konexio-orduak baino ez dira erregistratuko.

 

Valid XHTML 1.0 Transitional