Home

LEGEZKO OHARRAK


BIOBIDE, SL
k (aurrerantzean BIOBIDE) beretzat gordetzen du edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi behar izan gabe webgunean ageri den informazioa edo webgunearen konfigurazioan nahiz aurkezpenean ageri dena aldatzeko ahalmena.

Webgunera sartzea eta bertan ageri den informazioa edozein modutan tratatzea erabiltzailearen erantzukizuna izango dira oso-osorik. Hori dela-eta, BIOBIDE ez da izango webgunean sartzeagatik edo bertako informazioa erabiltzeagatik gerta daitekeen inolako ondorio, kalte edo galeraren erantzule.

BIOBIDE bere titulartasuna duen informazioaren akatsen edo hutsegiteen erantzule baino ez da izango, eta informazioari dagokionez, titularrek eguneratu dezaten ahalegin guztiak egiteko konpromisoa hartzen du bere gain. Webgune honetatik edozein modutan sortutako eskubideak BIOBIDErenak dira, beraz, beste batzuek baimenik gabe eskubide horiek erabiltzeak legez ezarritako erantzukizunak ekar ditzake.

Edozein produktu, zerbitzu, prozesu, esteka, hipertestu edo informaziori buruz, zeinetan marka, izen komertziala edo fabrikatzailearen, hornitzailearen nahiz bestelakoen izena erabiltzen den, webgune honetan egin daitezkeen erreferentziek ez dute esan nahiko BIOBIDEk inolaz ere horiek bultzatu, babestu edo gomendatzen dituenik.

BIOBIDE webgunean ageri diren informazioa eta datuak zuzenak izan daitezen arduratzen da. Hala ere, ez du bere gain hartzen datu okerren bat sartzearekin lotutako inolako erantzukizunik.

Aurreko paragrafoan azaldutakoak hiperesteka baten bidez erabiltzaileek ikus dezaketen beste edozein webgunetarako balio du. Era berean, BIOBIDEk ez du bere gain hartzen horrelako esteka baten bidez ikusitako edozein webgunetako edukiarekin lotutako inolako erantzukizunik. BIOBIDEk beretzat gordetzen du webgune honetako informazioa edo datuak aurretiaz jakinarazi gabe zuzentzeko, luzatzeko edo kentzeko eskubidea.

BIOBIDEk ez du onartzen inolako erantzukizunik webgune honetako informazio eta datuak erabiltzearen ondorioz gerta litezkeen zuzeneko edo zeharkako kalteak direla-eta.

Ez dago ez eskubiderik ez betebeharrik BIOBIDEren eta webgune honen erabiltzailearen edo beste batzuen artean. BIOBIDEren webgunearen edukia egile-eskubideen mende dago.

Ezin izango dira webgune honetako informazioa edo datuak kopiatu, ezta testuak, testu-zatiak edo material grafikoa erabili BIOBIDEk aurrez baimena eman ezean.

Edozein informazio edo datu, horien erabilera, BIOBIDEren webgunera sartzea nahiz BIOBIDEren webgunearekin lotutako edozein esku-hartze, hutsegite edo baimenetarako LEGEDI ESPAINIARRAREN arabera jokatuko da.

 

Webgunearen titulartasuna

BIOBIDEk webgune honen eta bertako elementuen jabetza intelektualaren titulartasuna dauka, eta erakunde horri dagozkio horiek ustiatzeko eskubideen erabilera osoa edozein modutan eta, bereziki, erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta aldatzeko eskubideak. Ondoko baldintzak betetzen direnean onartuta dago zatiren bat erreproduzitzeko eskubidea:

  • Webgune honen helburuekin bateragarria izatea.
  • Bertako informazioa eskuratzeko asmoz egitea eta ez asmo komertzialez.
  • Webgune honetako dokumentu edo grafiko bat ere inola ez aldatzea.
  • Webgune honetan eskuragarri dagoen grafiko bat ere ez erabiltzea, kopiatzea edo banatzea grafikoarekin batera dagoen testutik edo beste irudietatik banatuta.
  • Aurretiaz BIOBIDEri jakinaraztea.
 
 

Valid XHTML 1.0 Transitional